Aurkezpen bezela

 

 

EKEUKO-COVACE´n pertsonak eta taldeak Kutsadura Elektromagnetikoagaitik (KEM) kaltetuta sentitzen garanok, lan egiten dogu, boluntario gizan.

Lehenengoetan, gure lan garrantzitsuena   elektrizidade sareak, indar transformadorak eta beste behe maiztasun emisore iturriak zekarzkigun ondorioetan zan. Era berean goi maiztasunak (mikrouhinak) antenen bitartez ekarritakoa.

Azkenengo urteetan aurreko urteetako ardurak ahiztu barik, beste kutsaduren berriak emon behar izan dituguz, mugikorrak heurak, WiFia, etxeko haribako telefonoak, umeen ohartarazleak, lapurrreta arku detektagailuak eta abar. 

EKEUKO-COVACE erakunde legala da, 2.001eko ekainaren 21ean Eusko Jaurlaritzaren Elkarte Erroldan onartu zan A/B/09276/2001 zenbakiarekin eta IFZ G95167771. Alderdi politiko, enpresa eta erakunde publikoetatik askatasun osoa dauka.

SOS - EHS - EASC izenarekin eta bere funtzionamendu berezia dala eta EHS irizpidetik  erabakaiak hartzen duten Elkarte berezia sortzen lagundu dogu. Elektrohipersentiberatasuna EHS daukaten pertsonak elkartzen ditu. Gure laguntza osoa dauka.

Gure helburu nagusienak hauek dira:

KEM, Kutsadura elektromagnetikoak egunero ariskuan jartzen gaitu. Zer dan jakin, berriak emon, sentikortu, salatu eta aurre egin da gure lana.

Etxean eta bere eguneroko esparru arruntan irradiazioen kalterik ez egoteko lagundu edozein pertsona edo taldeei. Bereziki EHS pertsonei.

Edozein Administrazio eta esparruan argitaratu eta defendatu EKEUKO-COVACE´ren helburuak